Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri aldizkariak arkitekturan hazi baina diziplinako arauetatik kanpo jardun diren arkitektoen hausnarketak jaso nahi ditu

Dokumentuaren akzioak

Aldiri aldizkariak arkitekturan hazi baina diziplinako arauetatik kanpo jardun diren arkitektoen hausnarketak jaso nahi ditu

2018/01/17 - Unibertsitatea.net
"Bestelako arkitektoak" izenpean kaleratuko da Aldiriren 34. zenbakia eta laburpenak bidaltzeko epea otsailaren 15ean bukatuko da.
 Aldiri aldizkariak arkitekturan hazi baina diziplinako arauetatik kanpo jardun diren arkitektoen hausnarketak jaso nahi ditu

Irudia: Aldiri

Aldirik, UEUren arkitektura aldizkariak, prestatzen ari den "Bestelako arkitektoak" 34. zenbakirako artikuluak jasotzeko deialdia egin du.

Aldizkarian arkitekturan hezi eta diziplinako arauetatik kanpo jardun direnen edota arkitektura baztertu dutenen hausnarketak jaso nahi dituzte. Izan ere, panorama konplexua eta anitza da: batzuk arkitekto ofizio estandarraren beste arrama batzuk garatzea erabaki dute, beste batzuek errealitateak edo arlo pertsonalak bultzatzuta ogibide desberdinetan murgildu dira…

Parte hartu nahi izanez gero, 250-300 hitzetako laburpena bidali behar da otsailaren 15erako aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. Artikuluak martxoaren 18rako bidali behar dira.

Informazio guztia Aldirin.