Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Akatsa unibertsitatera sartzeko euskarazko proban

Dokumentuaren akzioak

Akatsa unibertsitatera sartzeko euskarazko proban

2011/06/13 - Unibertsitatea.net

Joan den astean, ekainaren 8tik 10era, 8.408 ikaslek egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan unibertsitatera sartzeko hautaproba. Erdiak, 5.078 ikaslek euskaraz egin dute eta azken talde honetako 1.500 ikasletik gora dira hautaprobako akatsaren ondorioak nozitzen ari direnak.

Euskarazko kimikako azterketako galderetako bat gaizki itzulita zegoen eta ikasleek ezin izan zuten galdera behar bezala erantzun. Egoera salatu egin dute eta UPV/EHUren erantzunaren zain daude.

UPV/EHUk, bere aldetik, gertatutakoa aztertzeko gaur bilduko dela esan du.