Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aisiari buruzko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketarako Foroa egingo da Deustuko Unibertsitatean
Erabiltzailearen akzioak

Aisiari buruzko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketarako Foroa egingo da Deustuko Unibertsitatean

2007/05/22 - Unibertsitatea.net
OcioGune Foroaren bigarren edizioa izango da ekainaren 6, 7 eta 8an Deustuko Unibertsitatean eta aisiako esperientzien azpian dauden prozesuak aztertuko dituzte.
Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Ezagutzari buruzko Grupo Santander Katedrak, OcioGuneren 2. edizioa antolatu du Deustuko Unibertsitatean: Aisiari buruzko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketarako Foroa.

Pertsonen aisiako esperientzien inguruan arituko dira eta eztabaidaren oinarri izango dira aisiako esperientzien azpian dauden prozesu pertsonalak eta sozialak, subjetiboak eta objetiboak.

Foroa bi pertsona adituk aurkeztuko dute eta ordu erdiz aisiaren esperientziari buruzko beraien ikuspegia aurkeztuko dute. Parte hartze bakoitzaren ondoren, eztabaida fase bati ekingo zaio biltzarkideen hausnarketak eta ekarpenak bilduz.

Aurkeztuko diren galderetako batzuk hauek dira: Aisiarako zenbat denbora dugu? Zer egiten dugu aisialdian?  Zer pisu du(te) bikotekideek, lagunek, elkarteek,  enpresek, eskolek, komunikabideek... gure aisi aukeretan? Zelan erabiltzen ditugu etxea, hiria, landa-gunea, sarea... aisi espazio gisa? Zenbat gastatzen dugu aisian?...

Parte hartu nahi baduzu informatu zaitez telefono zenbaki honetan 944139075 (luzapena 2275) edo idatzi eposta honetara: secretaria@ocio.deusto.es


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari