Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Airea Girotzeko Ingeniaritzako masterra jarriko dute martxan Deustuko Unibertsitateak eta Saunier Duval-ek
Erabiltzailearen akzioak

Airea Girotzeko Ingeniaritzako masterra jarriko dute martxan Deustuko Unibertsitateak eta Saunier Duval-ek

2007/06/22 - Unibertsitatea.net
Masterraren prestaketa lanetan, Ingeniari, Ingeniari Tekniko, Arkitekto eta Arkitekto Teknikoen elkargoek parte hartu dute.

Deustuko Unibertsitateak eta Saunier Duval-ek Airea Girotzeko Ingeniaritzako masterra martxan jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Etxeko konforterako ekipoen instalazio sistema konplexuetan teknikari espezializatuak formatzea da asmoa, hain zuzen airea girotzeko sektorean lan egiten duten ingeniariei unibertsitateko prestakuntza osoa eta eguneratua ematea.

Estatu espainiarrean bakarra da proiektua eta datorren ikasturtean jarriko da martxan.  20 ikaslek parte hartzeko aukera izango dute eta masterraren kostua 7.000€koa  izango da.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari