Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eraikinetan ingurumen aldagaiak monitorizatzeko ekipo baten prototipoa garatu dute
Erabiltzailearen akzioak

Eraikinetan ingurumen aldagaiak monitorizatzeko ekipo baten prototipoa garatu dute

2018/02/06 - Unibertsitatea.net
Egun, etxebizitzetan gehiegizko aireztapena ematen da eta horren ondorioz, energia kantitate handiagoa kontsumitzen da. Berogailua behar denean piztu behar da eta etxea behar den denboran haizeberritu, ez gehiago. Ildo honetatik, eraikinen monitorizazioari buruzko ikerlan bat egin dute UPV/EHUko ENEDI Energetika Eraikuntzan ikerketa taldeak eta Université Paris Nanterrek.

Eraikinen monitorizazioari buruzko ikerlan bat egin dute UPV/EHUko ENEDI Energetika Eraikuntzan ikerketa taldeak eta Université Paris Nanterrek.

Ikertzaileen esanetan, berogailua behar denean piztu behar da soilik eta etxea behar den denboran haizeberritu behar da, ez gehiago. Ildo honetatik, ingurumen aldagaiak monitorizatzeko ekipo baten prototipoa egin dute. Hau, Donostiako San Roke 32ko eraikinean inplementatu da. Higiezin hori erreferentea da energia kontsumo ia nulua duten eraikinen (nZEB) sektorean. Izan ere, Passivhaus estandarraren arabera birgaitu da energetikoki eta Europako EuroPHit programako azterketa kasuetako bat da.

Ikerlana burutzeko Open Source Platforms (OSP) eta Internet of Things (IoT) edo Gauzen Interneta teknologiak erabili dituzte. Lehen teknologiak proiektuaren premia espezifikoen araberako monitorizazio ekipo bat garatzea ahalbidetu du. Gauzen Internetak berriz bildutako informazioa denbora errealean kudeatzea ekarri du.

Erabiltzailearen eta etxebizitzaren arteko interakzioa funtsezkoa da barneko airearen kalitatea lortzeko. Pertsonak edo berogailuak dira emisio-gunerik handienak eta gomendatutako 1.000 ppm-ko maila gaindituz gero erabiltzaileak ezeroso sentitzen hasi daitezke (buruko mina, nekea, kontzentratzeko zailtasuna eta abar). Hori dela eta, leihoak irekitzeko instalatutako zentsoreekin ikusi dute 10 minutuz leihoak irekita edukita CO2 gasaren maila egokia lortzen dela.

Egun, etxebizitzetan gehiegizko aireztapena ematen da eta horren ondorioz, energia kantitate handiagoa kontsumitzen da. Hau dela eta, barneko airearen kalitateari buruzko egungo araudia eguneratu egin da. Kontsumo hori murrizteko, egungo araudiak eskariaren araberako aireztapena ahalbidetzen du. Honela, etxebizitzako CO2 gasaren maila neurtu daiteke eta behar denean soilik aireztatu.

Datu hauek guztiak Automation in Construction nazioarteko aldizkariak argitaratu duen artikuluan ("Environmental monitoring system based on an Open Source Platform and the Internet of Things for a building energy retrofit") bildu dituzte.

Iturria: UPV/EHU

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari