Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ainara Menoyo eta Elena Canas Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiek egindako "Maitia nun zira?" dokumentala saritu dute

Dokumentuaren akzioak

Ainara Menoyo eta Elena Canas Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiek egindako "Maitia nun zira?" dokumentala saritu dute

2016/12/14 - unibertsitatea.net
Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria jaso ikasturteko gradu amaierako lanean oinarritutako ikus-entzunezkoarekin. Lehen Mundu Gerrako Alemaniako preso esparruetan zeuden euskal presoen grabaketak ditu oinarri dokumentalak.
Ainara Menoyo eta Elena Canas Mondragon Unibertsitateko  ikasle ohiek egindako "Maitia nun zira?" dokumentala saritu dute

Ainara Menoyo eta Elena Canas. MU

Ainara Menoyo eta Elena Canas Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohiek Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria jaso dute Maitia nun zira? dokumentalarekin. Dokumentala gradu amaierarako egin zuten lanean dago oinarrituta.

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) egin zion proposamena iaz Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari. Izan ere, 2014 urtean, EKEk Berlingo Etnologia Museoan eta Humbold unibertsitatean zeuden antzinako euskarazko soinu grabazioen berri izan zuten. 1915-1918 urte bitartean, Prusiako Komisio Fonografikoak egindako grabazioak dira. Alemaniako preso-esparruetan zeuden zenbait preso grabatu zituzten kantuan eta horien artean batzuk euskaldunak ziren. Soinu dokumentu horien balioa zein zen ikusita, EKEk grabazio horiek ikus-entzunezko formatura egokitzea proposatu zien Mondragon Unibertsitateko ikasleei. Menoyok eta Canasek aztertu zituzten grabazioak eta audio grabazio horien historia eta testuingura transmititu asmoz egin zuten dokumentala.

Euskal Herriko kultur eragile askok parte hartu dute lan horretan: Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberry eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez. Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkera.