Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ahotsak.com atariaren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

Ahotsak.com atariaren aurkezpena

2008/04/14 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatzea eta hedatzea da proiektuaren helburua.

Aste honetan, apirilaren 16an, ahotsak.com web gunea aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean.

Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea da ekimenaren arduraduna eta helburua da gure herrietako adineko jendea elkarrizketatzea, euren bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Orain arte bildutako informazio guztia publikoa da eta ahotsak.com web gunean aurkitu dezakezu.