Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irteerak antolatu ditu ekainean hasita Urdaibai Bird Centerrek

Dokumentuaren akzioak

Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irteerak antolatu ditu ekainean hasita Urdaibai Bird Centerrek

2018/06/15 - Unibertsitatea.net
Irteera gidatuak ekainaren 22tik irailaren 7ra bitartean egingo dira. Doakoak diren arren aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irteera gidatuak antolatu ditu ekainetik irailera bitartean.

Urdaibai Erreserba Biosferan arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren baitan, Eskoziatik ekarritako 60 arrano arrantzale gazte askatu ziren 2013 eta 2017 urteen artean. Orain arrano arrantzale hauetako batzuk behatzeko irteerak antolatu dituzte, 12 guztira:

  • Ekainak: 22, 29.
  • Uztailak: 6, 13, 20, 27.
  • Abuztuak: 3, 10, 17, 24, 31.
  • Irailak: 7.

 

Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira eta arranoak ikusteaz gain zonaldeko paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak ere behatuko dira.

Irteerak goizeko 10etan hasiko dira eta 2 orduko iraupena izango dute.  Hauek doakoak diren arren derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako deitu ondorengo telefono zenbakira: 699.839.202.