Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Afrikako kontinentea sakon ezagutzeko ikastaroa antolatu du EHUk
Erabiltzailearen akzioak

Afrikako kontinentea sakon ezagutzeko ikastaroa antolatu du EHUk

2007/05/09 - Unibertsitatea.net
"África: Historia, Política, Economía y Sociedad" ikastaroa antolatu du EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak.

EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak Afrikako kontinentea hobeto ezagutzeko asmoarekin antolaturiko ikastaroa hitzaldien bitartez emango da. Ikastaroa maiatzaren 14tik 17ra izango da:

    • Maiatzak 14 (astelehena): Hegoaldeko Afrikako ibilbide historiko garaikideei buruz arituko da Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Alicia Campos irakaslea.
    • Maiatzak 15 (asteartea): "Sistemas y estructuras políticas en el continente africano" hitzaldia emango du Basilea-Suiza unibertsitateko Mbuji Kabunda irakasleak.
    • Maiatzak 16 (asteazkena):  "Las economías africanas en un mundo global" hitzaldia emango du Atlántico-Costa de Marfil Unibertsitateko Aliou Mane irakasleak.
    • Maiatzak 17 (osteguna): Bartzelonako unibertsitateko Ferrán Iniesta irakasleak emango du "Sociedad y Cultura. Cosmovisiones africanas del mundo" hitzaldia.

Ikastaroa Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan izango da eta izen emateko azken eguna maiatzaren 11a da.

Informazio gehiagorako 946012303 telefonora deitu edo ceinik@lg.ehu.es helbidera idatzi.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari