Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Afrika migrazioen hartzaile ere izan dela frogatu dute
Erabiltzailearen akzioak

Afrika migrazioen hartzaile ere izan dela frogatu dute

2015/10/09 - Unibertsitatea.net
Orain 3.000 urte Eurasiatik Afrikara migrazio handi bat izan zela ondorioztatu du ikertzaile talde batek.
Afrika migrazioen hartzaile ere izan dela frogatu dute

Arg. Kathrin eta John Arthur/Science

Orain dela 3.000 urte Eurasiatik Afrika ekialdera migrazio handi bat izan zela ondorioztatu du nazioarteko ikerltzaile talde batek. Duela 4.500 urteko Etiopiako fosil baten genoma aztertu ostean atera dute ondorioa eta Science aldizkarian argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak.

Afrikan antzinako DNA aztertzen duten lehen aldia da. Haitzulo batean aurkitu zuten fosila, Etiopiako goi-lautada eta ikertzaileek esandakoaren arabera, DNAk ondo irauteko ezaugarri aproposak zituen lekuak. Gaur egungo afrikarren genomekin alderatuta, konturatu dira Afrika ez dela migrazioaren sorburu hutsa, horiek jaso ere egin dituela.

Duela 3.000 urte eman zen migrazio handi hori, gainera, nekazari eta abeltzainek burutu zutela egiaztatu da, eta bidean beraien kultura eta teknologia hedatu zutela. Arrasto genetiko nabarmena utzi zuten, baita ere, egungo Etiopiako populazioaren genomaren %25a migratzaile haietatik baitator, eta Afrika osoan zehar utzitako arrastoa, ostera, %5ekoa omen da.

Hemen aurkituko duzue jatorrizko artikulua: Afrika, migrazioen sorburu ez ezik, hartzaile ere izan dela frogatu dute.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari