Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian AEBetako National Institutes of Health erankudearen beka bat jaso du Juan Carlos Arango ikertzaileak
Erabiltzailearen akzioak

AEBetako National Institutes of Health erankudearen beka bat jaso du Juan Carlos Arango ikertzaileak

2014/05/13 - Unibertsitatea.net
Latinoamerikako garuneko kaltea duten gaixoen zaintzaileen funtzionamendu psikologikoa hobetzea du helburu Psikologian doktoreak aurkeztutako proiektuaren bitartez.

AEBetako National Institutes of Health erakundearen beka bat jaso du Juan Carlos Arango ikertzaileak A Culturally Sensitive Intervention for Traumatic Brain Injury Caregivers in Latin America izeneko proiektuagatik.

Ikerketa-lan horren bitartez, eta jasotako diru laguntzarekin, Latinoamerikan garuneko kaltea duten gaixoen zaintzaileen funtzionamendu psikologikoa aztertu eta hobetu nahi du Arangok. Nahasmendu psikiatrikoen eta neurologikoen neuropsikologia da haren ikerketa-lerroa.

Garatuko duen proiektuak beste ikertzaileen laguntza ere izango du: Paul Perrin (Virginia Commonwealth University), Silvia Leonor Olivera (Universidad Surcolombiana), María Cristina Quijano (Universidad Javeriana) eta Yaneth Rodriguez (Mexikoko Neurologia eta Neurozirugia Institutu Nazionala).

Psikologian doktorea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Ikerbasqueko ikertzailea da Juan Carlos Arango.

 

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari