Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroa saritu dute erakundeko langile ikertzaileen kudeaketan egindako lanagatik

Dokumentuaren akzioak

Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroa saritu dute erakundeko langile ikertzaileen kudeaketan egindako lanagatik

2013/09/24 - Unibertsitatea.net
Achucarrok ikerkuntzan benetako ibilbide profesionala sortzea eta hobetzea lortu nahi du eta era honetan nazioarteko estandarte bihurtzea eta ikerkuntza talentua erakartzea.

Achucarro Basque Center for Neuroscience-k Europako Batzordeak ematen duen “HR Excellence in Research” saria lortu du.

Ikerkuntzaren garapenean eta kudeaketan erreferentzia diren Europako erakundeak saritzen ditu Europako Batzordeak eta bereziki erakundeko langile ikertzaileen kudeaketa hartzen dute sariketarako kontutan. Ildo honetatik, Achucarro zentroak garatutako kode etikoa, jokabidea eta pertsonak kudeatzeko politika saritu dituzte.

Achucarrok ikerkuntzan benetako ibilbide profesionala sortzea eta hobetzea lortu nahi du eta era honetan nazioarteko estandarte bihurtzea eta ikerkuntza talentua erakartzea.