Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2010eko CAF-Elhuyar sariak

Dokumentuaren akzioak

Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2010eko CAF-Elhuyar sariak

2010/10/05 - Unibertsitatea.net
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2010eko CAF-Elhuyar sariak.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek, eta badira 17 urte sariketa abian jarri zenetik. Hiru kategoria egongo dira aurten: Dibulgazio–artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Parte-hartzaileek 2011ko urtarrilaren 31 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera. Informazio gehiago hemen.