Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abian da atzerrian praktikak egiteko "Global Training 2016" beka-programa

Dokumentuaren akzioak

Abian da atzerrian praktikak egiteko "Global Training 2016" beka-programa

2016/05/30 - Unibertsitatea.net
Beka hauen bidez, gazte tituludunek, atzerrian 6 eta 9 hilabete bitarteko praktika ordainduak egiteko aukera izango dute.

Global Training programaren barruan ia 400 beka eskainiko dira 2016ko deialdian. "Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko beka-programa" dela iragarri dute Eusko Jaurlaritzatik.

Hain zuzen, 6 hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko aukera izango dute EAEko 30 urte baino gutxiagoko gazte tituludunek. Hortaz, Global Training beken helburua, "unibertsitade-mailako eta erdi eta goi mailetako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteen prestakuntza praktikoa atzerriko enpresetan eta erakundeetan gauzatzea da".

Hainbat dira gazteentzako beka deialdia aktibatu duten erakundeak; jarraian guztiak eta bakoitzak eskaintzen dituen aukeren xehetasunak:

Eskatzaileek erakunde bakarraren deialdian eman dezakete izena eta, hartara, prozesu bakarrean hartuko dute parte. Izena emateko epea ekainaren 30era artekoa da.