Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elikagaien bilketa eta banaketarako sistema inplementatzeko aukera aztertuko du Mondragon Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Elikagaien bilketa eta banaketarako sistema inplementatzeko aukera aztertuko du Mondragon Unibertsitateak

2008/01/08 - Unibertsitatea.net
Elikagaiak apaletatik irten eta banatzen diren arte egoki mantentzea ahalbidetuko lukeen banaketa katea ezartzea posible den aztertzea da helburua.
Egunero, hipermerkatuetan saldu ezin daitezkeen ehunka tona elikagai iristen dira zabortegietara hondakin moduan.

Iraungipen-data baino lauzpabost egun lehenago botatzen diren elikagaiak dira hauek eta soberakin hauei irtenbidea emateko aukera aztertuko du Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.

Soberakin hauek premiazko taldeen beharrak ase ditzakete, dirua aurreztuz eta ingurumenari egiten zaion kaltea murriztuz.