Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko 9 ikasle egongo dira HUHEZIn Erasmus proiektuari esker

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko 9 ikasle egongo dira HUHEZIn Erasmus proiektuari esker

2007/09/20 - Unibertsitatea.net
Ikasleek ikasi eta komunikatu ingelesez egingo duten arren oinarrizko euskara izango dute irakasgai.

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean nazioarteko 9 ikasle izango dituzte Erasmus proiektuari esker.

Ikasleok ingelesa erabiliko dute ikasteko eta komunikatzeko baina irakasgai bezala oinarrizko euskara izango dute.

Guztira bederatzi ikasle dira, zazpi Irakasle Ikasketak egiten ari dira eta bi Komunikazio Ikasketak. 2008ko urtarrilaren 24a bitartean egongo dira eta beraien egotaldian hemengo ikasle bana izango dute lagun integratzen eta egokitzen laguntzeko.