Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 80 urteko txinatarra 9. aldiz aurkeztuko da unibertsitateko hautaprobara

Dokumentuaren akzioak

80 urteko txinatarra 9. aldiz aurkeztuko da unibertsitateko hautaprobara

2009/06/10 - Unibertsitatea.net

10,2 milioi txinatar ari dira joan den igandetik unibertsitatera sartzeko hautaproba egiten.

Ikasle hauetako bat, Wang Xia da, 80 urteko agurea. Hautaprobetara aurkezten den 9. aldia da eta medikuntzako titulua eskuratzeko froga hau gainditu beharra dauka.

Izan ere, 2002an medikuntza ikasketetan ikasle gonbidatu lez onartu zuten eta bost urtez ikasi zuen bertan. Hala ere ez zioten karrera amaierako titulua eman selektibitatea gainditu gabe zuelako.