Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 5W aldizkariaren aurkezpena Bilbon
Erabiltzailearen akzioak

5W aldizkariaren aurkezpena Bilbon

2016/05/16 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko informazioa lantzen duen 5W proiektua aurkeztuko dute Mikel Ayestaranek eta Agus Moralesek, besteak beste.

5W nazioarteko informazioa lantzen duen proiektua da eta, oroz gain, kalitatezko kontakizunaren zein irudiaren aldeko apustua egiten du -bai webgunean, baita paperean ere-.

Duela aste batzuk argitaratu dute paperezko lehen aldizkaria, "Gerraren ondoren" izenburupean, eta horixe aurkeztuko dute datorren maiatzaren 18an, asteazkena, Deustuko Unibertsitateko liburutegiko Ellakuria aretoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa eta librea izango da aforoa bete arte.

Mikel Ayestaran eta Agus Morales kazetariak bertaratuko dira aurkezpenera, 5W proiektuko beste hainbat kiderekin batera. Gerrate baten ondorioak lantzen dituen lana aurkeztuko dute, hau da, desagertuei, errefuxiatuei, pobreziari eta bakeari eskainitako kronikaz eta argazkiz osatutako liburua. 20 bat kazetarik eta fotokazetarik landu dute alea, besteak beste, Siriatik, Txad lakutik, Palestinatik edota Mexikotik.

Proiektua 2015eko apirilean abiatu zuten eta bertan berriemaileak zein argazkilariak egiten dute bat, espazio batean biltzeko istorio sakonak eta nazioarteko politika, hots, gerra eta txirotasuna ulertzeko behar den testuingurua.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari