Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan
Erabiltzailearen akzioak

46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan

2014/11/19 - Unibertsitatea.net
Irabazleak nortzuk diren azaroaren 26an jakingo da Donostian antolatu den Sari Banaketa Ekitaldian.

Emozioz bizi genuen atzoko #txiotesia2 eguna. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar ez izateak egunak zer emango duen ez jakitea dakar.

Ez gara iazko 86etara iritsi, baina ikertzaile euskaldun berriak ezagutu ditugu, 46 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.

Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:

  • Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Ekonomia, Kimika, Biologia, Hezkuntza, Literatura, Kazetaritza, Soziologia, Fisika, Informatika, Hizkuntzalaritza, Matematika, Kirola, Psikologia eta Elektronika.
  • Parte-hartzaileen %39ak informazio atxikia erabili du txioetan: gehiengoak argazkiak bidali ditu baina bideoak eta audioak ere erabili dira.
  • Parte-hartzaileen %27ak Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.
  • Parte hartzaileen %70a berria izan da lehiaketan eta beraz, iazko parte hartzaileen %16a animatu da aurten ere.

 

#txiotesia2 traolaren jarraipenetik aipatzeko datuak:

  • 147 txiolari aritu ziren.
  • 777 txio idatzi ziren: 332 originalak, 427 aipu eta 18 bertxio.
  • 176.133ko audientzia izan du ekimenak.
  • 621.870 aldiz barreiatu da traola Twiterren.
  • Umap-en egun osoan izan zen joera nagusia #txiotesia2 traola.
  • Txio gehien 18.00etatik 19.00etara idatzi ziren: 24 txiolarik 90 txio idatzi zituzten.

 

Ebazpena eta Sari Banaketa Ekitaldia:

Irabazleak nortzuk diren epaimahaiaren botuek erabakiko dute egunotan eta datorren astean emango ditugu jakitera.

Horretarako, Sari Banaketa Ekitaldia antolatu dugu azaroaren 26an Koldo Mitxelena Kulturunean (12.00).

Bertan gainera, Jon Mattin Matxain ikertzaileak hitzaldia emango du: "Ikerketa buruan eta ibili munduan".

Jon Mattin Matxain (@TxoniMatxain) UPV/EHUko Kimika Fakultateko eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikertzailea da eta bere lanak euskaraz dibulgatzeko hainbat ekimen abiatu ditu. Besteak beste Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe bloga editatzen du eta 2013an abiatu zen #KulturaZientifikoa sareko ekimen arrakastatsuaren sortzailea ere bada.

Azaroaren 26ean eskainiko duen " Ikerketa Buruan eta Ibili Munduan" hitzaldian ikerketaren nazioarteko abenturak eta anekdotak izango ditu hizpide.

Sari Banaketa Ekitaldiak lehiaketako parte hartzaile guztien bilgune izan nahi du, beraz zu han egotea ere garrantzitsua da guretzat.

Hurreratzeko asmoa baduzu idatzi ataria@ueu.eus helbidera edo idatzi @Uninet_ataria kontura.

Eskerrik asko parte hartu duzuen eta jarraitu gaituzuen guztioi!

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari