Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 42. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk Iruñean
Erabiltzailearen akzioak

42. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk Iruñean

2014/05/14 - Unibertsitatea.net
Eibarren, Baionan eta Iruñean eskainiko ditu UEUk ikastaroak ekainaren 30etik uztailaren 23ra, izena emateko epea irekita dago jada, eta hainbat erakundek diru-laguntzak eskaintzen dituzte.

Beste urte batez jarraian, aurten, 42. aldiz, UEUk Udako Ikastaroak antolatu ditu. Gaur horien aurkezpena egin dute Iruñean. Guztira, 38 ikastaro antolatu dituzte. Jakintza-arlo guztietakoak, gainera: esate baterako, arteari eta musikari, ingeniaritzari eta teknologiari, komunikazioari eta gizarte zientziei buruzkoak.

Saretu lelopean antolatu dituzte ikastaroak ekainaren 30etik uztailaren 23ra bitartean  Eibarren, Baionan eta Iruñean; zehatzago esanda, Eibarren, ekainaren 30etik uztailaren 4ra eta uztailaren 14tik 18ra; Baionan, uztailaren 9tik 11ra; eta, Iruñean, uztailaren 21etik 23ra.

Udako Ikastaroen zerrenda osoa UEUren webgunean bertan dago eskegita, eta bertatik soilik egin daiteke matrikula, ikastaro bakoitzaren xehetasunei buruzko orrialdean. Izen-ematea irekita dago jada, eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.

Ikastaroez gain, Eibarren, lau jardunaldi ere antolatu dituzte:

 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak homologatutako ikastaroak dira guztiak, eta, gainera, irakasleek beren merituetan parte-hartze ziurtagiria aurkeztu eta puntuak lortzeko aukera izango dute.

Horrez gain, diru-laguntzak ere izango dituzte ikastaroetan izena ematen dutenek: bizkaitarrek matrikula, egoitza eta joan-etorria doan izango dituzte; ikasle, langabe eta erretiratu donostiarrek diru-laguntzak izango dituzte; eta hainbat udalek ere laguntza ematen dute UEUren ikastaroak egiteko, herri bakoitzeko udalean egin behar da kontsulta.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari