Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 400 milioi tonako izeberga noraezean

Dokumentuaren akzioak

400 milioi tonako izeberga noraezean

2010/02/26 - Unibertsitatea.net

Antartikan 90 kilometro luze, 30 kilometro zabal eta 400 milioi tona dituen izeberga askatu da glaziar batetik. Gertaera beste izeberg batek glaziarraren kontra talka egitean eman da.

Zientzialariek gertaerak aldaketa klimatikoarekin harremanik ez duela esan dute. Honelakoak izotzean gertatzen diren prozesu naturalak omen dira.