Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ia 400 ikasle dabiltza UPV/EHUko Bizkaiko campuseko Esperientzi Geletan

Dokumentuaren akzioak

Ia 400 ikasle dabiltza UPV/EHUko Bizkaiko campuseko Esperientzi Geletan

2007/10/09 - Unibertsitatea.net
Giza Zientzietako lehenengo mailan 85 ikasle hasi dira aurten. Plaza guztiak bete egin dira.

UPV/EHUk 1999/2000 ikasturtean jarri zuen Esperientzi Gelen ekimena abian eta matrikula kopurua igo egin da urtero.

Esperientzi Gelak 55-75 urte bitarteko pertsonei daude zuzenduta eta aurten 386 ikasle matrikulatuta daude. Hauetatik 332 Giza Zientzietako unibertsitate titulua eskuratzen ari dira. Beste 54ak tituluaren jabe dira eta Helduentzako unibertsitate ikastaroetan parte hartzen dute.

Eskolak UPV/EHU-BBK etxean ematen dira.