Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 1936ko udan Costaján-en fusilatutakoen gorpuak hobitik ateratzen ari dira

Dokumentuaren akzioak

1936ko udan Costaján-en fusilatutakoen gorpuak hobitik ateratzen ari dira

2011/07/14 - Unibertsitatea.net

Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Fisikoko kideak eta ARMH-ko (Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica) kideak elkarlanean ari dira Burgosen, Costaján mendi inguruan, 1936ko udan fusilatutakoen gorpuak hobitik ateratzen.

Uztailean lanean hasi diren ehortz lekuaren kokapena bertako artzain batek jakinarazi zuen eta 30 metro luze inguru dituen hobian egun gutxitan 50 bat gorpu aurkitu dituzte. Objetu pertsonalak ere topatu dituzte eta honek identifikazio lanak erraztea espero da.

Ingurune horretan frankistek hainbat hilketa antolatu egin zituzten eta 1936ko udan 700 bat pertsona fusilatu omen zituzten. 2003an, lanean ari diren ingurune horretan bertan, beste 83 pertsona fusilaturen gorpuzkiak aurkitu zituzten.