Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 33 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia4 lehiaketan

Dokumentuaren akzioak

33 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia4 lehiaketan

2018/11/21 - Unibertsitatea.net
Irabazleak nortzuk diren azaroaren 29an jakingo da Bilboko Bira Kultur Gunean antolatu den Sari Banaketa Ekitaldian.

Emozioz bizi genuen atzoko #txiotesia4 eguna. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar ez izateak egunak zer emango duen ez jakitea dakar.

Ikertzaile euskaldun berriak ezagutu ditugu, 33 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.

Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:

  • Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Ekonomia, Hezkuntza, Literatura, Informatika, Hizkuntzalaritza, Matematika, Psikologia, Aeronautika, Arkeologia, Filosofia, Genetika, Mikrobiologia, Kooperatibismoa...
  • Parte-hartzaileen %88ak erabili du informazio atxikia txioetan: irudiak, bideoak GIFak....
  • Parte-hartzaileen %18ak Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.
  • Parte hartzaileen %67a berria izan da lehiaketan eta beraz aurreko edizioetako parte hartzaileen %33a animatu da aurten ere.
  • Umap-en eguerdira bitartean joera nagusia izan zen #txiotesia4 traola.
  • 274 txio idatzi ziren #txiotesia4 traola erabilita: 195 originalak, 66 birtxio eta 15 aipu.
  • Sarean mugimendu handiena 12.00etatik 15.00etara egon zen eta tarte horretan idatzi ziren txiorik gehien.

 

Txioak #txiotesia atalean bilduta

Parte hartzaile guztien parte hartzea jasota dago "Txiotesia" ataleko #txiotesia4 gunean.

 

Ebazpena eta Sari Banaketa Ekitaldia:

Irabazleak nortzuk diren epaimahaiaren botuek erabakiko dute egunotan eta datorren astean emango ditugu jakitera. Horretarako, Sari Banaketa Ekitaldia antolatu dugu azaroaren 29an Bilboko BIRA Kultur Gunean (19.00etan). Mahai-inguru bat eta bestelako sorpresak ere izango ditugu.

Sari Banaketa Ekitaldiak lehiaketako parte hartzaile guztien bilgune izan nahi du, beraz zu han egotea ere garrantzitsua da guretzat. Hurreratzeko asmoa baduzu idatzi helbidera edo idatzi @Uninet_ataria kontura.

 

Eskerrik asko parte hartu duzuen eta jarraitu gaituzuen guztioi!