Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko La Salle ikastetxeko gaztetxoek irristatzearen arriskuak landu dituzte Zientzia Azokan

Dokumentuaren akzioak

Bilboko La Salle ikastetxeko gaztetxoek irristatzearen arriskuak landu dituzte Zientzia Azokan

2018/04/11 - Unibertsitatea.net
Bilboko La Salle Ikastetxeko 3 sein 11 Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Ibai Lopez irakaslea eta Irati Rodrigo ikertzailea izan dituzte bidelagun proiektuan.

Elhuyarrek kultura zientifikoa gizartean sustatzeko egiten dituen ekimenetako bat da Zientzia Azoka (#zientziazoka). Ekimenean 12-18 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta 2018ko edizioan 33 ikastetxetako 911 ikasle ari dira proiektua lantzen.

UEUk bat egiten du proiektuarekin eta lanean ari diren bost talderen esperientziak jasoko ditugu atarian.

Asteon Bilboko La Salle Ikastetxeko 3 sein 11 Taldearen esperientzia jaso dugu. Juan Alameda, Emma Blandón, Maite Migura eta Mikel Ochoak osatzen dute taldea eta irristatzearen arriskuak ikertu dituzte Ibai Lopez irakaslea eta Irati Rodrigo ikertzailearen gidaritzapean.

Idatziz edo ikastetxean egindako bideo grabaketen bitartez jaso dugu prozesuan bizitakoa. Hona hemen:

 

3 sein 11 (Juan Alameda, Emma Blandón, Maite Migura eta Mikel Ochoa) ikasle taldeari egindako elkarrizketa:

 

 

Ibai Lopez irakasleari egindako elkarrizketa:

 

 

 Irati Rodrigo ikertzaileari egindako elkarrizketa:

 Irati Rodrigo

 

Zerk bultzatu zaitu ekimen honetan parte hartzera?

Nire ikertzaile karreran ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena zientzia gizartearena eta gizartearentzat dela da. Hori dela eta, ikertzaileon lana ikerketa egiteaz gain gure lana dibulgatzea da. Gazteak gizartearen etorkizuna dira eta zientzian zer egiten den eta zientzialariok nola lan egiten dugun ikustea garrantzitsua da. Gure garaian ez zen honelako ekintzarik egiten, beraz nire partaidetza txikiak ekintza hauek aurrera eramateko balio badu oso aberasgarria litzateke niretzat.

Nola antolatu duzu ikasleekin lana? Zer da azpimarratu diezuna?

Bi ordutako bisita izan zen. Lehenengo hitzaldi informal bat eman nien gure zentroan eta taldean zer egiten den ikusteko. Gero, ikertzaileok zertan aritzen garen azaldu nien: ikerketa, dibulgazioa, formakuntza, kongresuak... Ostean, nire esperientzia pertsonala kontatu nien eta amaitzeko metodo zientifikoa jarraituz beraien lana gidatzen saiatu nintzen.

Gauza asko transmititzen saiatu nintzen, baina beharbada azpimarragarriena zera izan zen: ikertzaile ona izateko ez dela zertan jenio bat izan behar, garrantzitsuena dedikazioa eta esfortzua dela.

Nolako esperientzia izaten ari da?

Oso-oso polita eta oso-oso aberasgarria. Espero nuena baino esperientzia hobeagoa izaten ari da. Ikasleak oso pozik eta interesatuak ikusi nituen, eta ikasteko grina handiarekin. Zientzia ondo eta argi azalduta ikusten dutenean polita dela sentitzen dute eta sentimendu hau transmititzen dute.

Zientziarekiko interesa sustatzeko modu egokia dela uste duzu?

Primerakoa. Zientzia ikusi, ukitu, ulertu eta sentitu ahal dutenean interes handia izaten dute eta gogo gehiagorekin parte hartzen dute bai zientzia irakasgaietan zein dibulgazio ekintzetan.

Errepikatuko al duzue esperientzia?

Noski. Hurrengo urtean ere prest nauzue ekitaldi honetarako edo antzekoetarako.

Eta zer esango zenieke beste ikasleei parte hartzeko?

Aukera paregabea dela benetan zientzia zer den ikusteko eta eman diezaiotela aukera bat ekimenari.

 

logo_elhuyar                            ueu_logo

 

 

Zientzia Azoka

Etiketak: zientziazoka