Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 3 minututan azaldu beharko dituzte beraien lanak UPNA/NUPeko ikasleek

Dokumentuaren akzioak

3 minututan azaldu beharko dituzte beraien lanak UPNA/NUPeko ikasleek

2018/10/11 - Unibertsitatea.net
"3 minututan" UPNA/NUPeko Graduko, Zikloko eta Masterreko ikasleek beraien ikasketa amaierako lanak aurkezteko lehiaketa da. Aurtengoa, 3. edizioa izango da.
3 minututan azaldu beharko dituzte beraien lanak UPNA/NUPeko ikasleek

(Irudia: CC0 Creative Commons. Iturria: Pixabay).

UPNA/NUPek "3 minutuan” lehiaketa antolatu du Graduko, Zikloko eta Masterreko ikasleentzat. 3. edizioa izango da aurtengoa eta parte hartzeko beharrezkoa da ikasleek aurreko ikasturtean gradu edo master amaierako proiektua aurkeztu izana.

Lanak jendaurrean azaldu behar dira, 180 segundutan, eta 1.000 euro banatuko dituzte bi saritan: 500€ gradu eta ziklo mailan eta beste 500€ masterrekoan.

Lehiaketan izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da eta parte hartzeko kontsultatu ekimenaren oinarriak.