Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Teknologiekin ere euskaraz" solasaldia DOKAn
Erabiltzailearen akzioak

"Teknologiekin ere euskaraz" solasaldia DOKAn

2010/11/30 - Unibertsitatea.net

Teknologiekin ere euskaraz jardunaldia antolatu dute ostegunean (abenduak 2) Donostiako Euskara Patronatuak bultzatutako "nik ere euskaraz" ekimenaren barne.

Helburua da euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertzea eta honetarako denon laguntza behar dela azpimarratzea.

Hizlariak Iñaki Alegria, Iratxe Esnaola, Unai Fernandez de Betoño, Gorka Julio eta Julen Ruiz

izango dira eta lortu nahi dena da bilgune informala, irekia eta parte hartzailea izatea.

Arratsaldeko 19.00etan hasiko da Donostiako Kafe Antzokian (DOKA). Informazio gehiago UEUren webgunean edo ueue365

blogean duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari