Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 269 ikasle dabiltza NUPek antolatutako "zero ikastaroetan"

Dokumentuaren akzioak

269 ikasle dabiltza NUPek antolatutako "zero ikastaroetan"

2007/09/11 - Unibertsitateak.net
Ikastaroen helburua unibertsitate ikasketetan baliagarri izango zaien formazio osagarria ematea da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, NUP,  zazpi ikastaro antolatu ditu 2007-2008 ikasturtean unibertsitatera sartuko diren ikasle berriei zuzenduta.

 Ikastaroen helburua da unibertsitate ikasketetan baliagarri izango zaien formazio osagarria ematea. Honela, batetik, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasitako oinarrizko kontzeptu batzuk finkatu eta osatuko dituzte. Eta bestetik, unibertsitate ikasketetan baliagarria izango zaizkien oinarri metodologikoak jasoko dituzte.

Ikastaroak irailean zehar ematen ari dira eta 269 daude matrikulatuta.