Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 25 primate espezie desagertzeko zorian daude

Dokumentuaren akzioak

25 primate espezie desagertzeko zorian daude

2010/02/18 - Unibertsitatea.net

International Union for Conservation of Naturek (IUCN) jakitera eman du lurrean bizi diren 634 primate espezietatik % 48 desagertzeko mehatxupean dagoela.

Mehatxatutako espezietatik 25 desagertzeko zorian daude: 5 Madagaskarren daude, 6 Afrikan, 11 Asian eta 3 Hego eta Erdialdeko Amerikan.

Espezie hauek arriskuan egotea gizakiari zuzenean loturik omen dago. Izan ere, arazoa gizakiak suntsitutako guneetan eta ehiztariak daudenetan sortzen omen da.