Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 25 espezie inbasore atzeman dituzte Nafarroako ur gezetan

Dokumentuaren akzioak

25 espezie inbasore atzeman dituzte Nafarroako ur gezetan

2018/12/13 - Unibertsitatea.net
Gure ingurumenari kalte larria eragiten dieten espezie hauek gizakiak berak ekartzen ditu gure ingurura.
25 espezie inbasore atzeman dituzte Nafarroako ur gezetan

(irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)

Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile talde batek Nafarroako ur gezako espezie inbasoreak zerrendatu ditu. Guztira 25 dira atzeman dituzten espezieak.

Arrainen artean 12 dira atzeman dituzten espezie inbaditzaileak, tartean daude katarrain beltza, arrain gorria, zamo arrunta, lutxo europarra, ganbusia, eguzki arraina edo silurua. Ugaztunen artean daude kastore europarra eta koipua, bertako espeziei eta laborantzei kalte handiak sortzen dizkiena. Karramarroen artean karramarro gorria eta karramarro australiarra aipatzen dituzte. Azken hau iritsi den azkena da eta gaur egun galbidean dagoen bertako karramarroarentzat mehatxu berria da. Moluskuen artean berriz zebra muskuilua edo txirla asiarra... horrela 25 espezie zerrendatzeraino.

Gure ingurumenean kalte handiak sortzen dituzten espezieak dira eta gehienetan gizakiak berak ekartzen ditu gure ingurura.

Zerrenda guztia Nafarroako Unibertsitateko albiste honetan ikusi dezakezue.