Dokumentuaren akzioak
"24 ordu digitalean": 24 ordutan film labur bat
"24 ordutan digitalean" film laburren lehiaketaren 13. edizioa antolatu du Elorrioko Arriola Antzokiak.
Oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa osatu eta aurkeztu behar dute parte hartzaileek eta horretarako 24 ordu izango dituzte. Antolatzaileek azaroaren 2an emango dituzte lanak egiteko zehaztasunak, besteak beste, film laburrean derrigorrez agertu behar diren esaldia, objektua eta gaia zeintzuk diren.
Film laburrak azaroaren 3an (22.00etan) emango dira Arriola Antzokian. Sari banaketa egun berean egingo da eta irabazleak 700€ eskuratuko ditu. Bi finalistek berriz, 500€ bakoitzak.
Izena emateko eta informazio gehiagorako idatzi ondorengo posta elektronikora: 24ordu@arriolaka.eus