Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa” izeneko hitzaldia Bilbon

Dokumentuaren akzioak

“Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa” izeneko hitzaldia Bilbon

2015/02/23 - Unibertsitatea.net
Bilboko Alondegian ospatuko da bihar 19:00etan eta sarrera doakoa da.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak hilean behin ospatzen duen Zianetziateka eguna dela eta, neandertalen inguruko azken ikerketak plazaratuko dira bihar Bilboko Alondegian Alvaro Arrizabalaga EHU/UPVko Historiaurreko irakaslearen eskutik.

Azken 30 urteetan aurrerapauso handiak egin dira neandertalen inguruko ikerketetan, zientziaren alor ezberdinetan gainera. XX. Mende amaieran zabaldu zen paradigmarekin hausteko proposamena egitea izan da azken ikerketen ondoriorik azpimarragarriena.

Hitzaldia euskaraz egingo da eta 19:00etatik 20:30 arte iraungo du, gutxi gora behera. Alondegiko Mediateka Aretoan ospatuko da, 2. solairuan eta doan izan arren, derrigorra da AlhondigaBilbaoko informazio-gunean txartelak hartzea.