Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Kazetaritzaren etorkizuna: erronka berriak” solasaldia asteartean Eibarren

Dokumentuaren akzioak

“Kazetaritzaren etorkizuna: erronka berriak” solasaldia asteartean Eibarren

2009/06/26 - Unibertsitatea.net

Komunikazioaren munduan, digitalizazioa dela medio, aldaketa sakonak gertatzen ari dira. Gizartean ematen diren aldaketek unibertsitatean eta formazioan isla zuzena izan behar dute. Udako Euskal Unibertsitateak hein handi baten helburu horri jarraiki egiten du bere lana. Ildo horretan, eta gizarte komunikazioaren alorrean, UEUk aurten Txema Ramirez de la Piscina irakaslearen “Kazetari aditua unibertso digitalean” liburua argitaratu du. Horrez gain, datorren ikasturtean abiatuko den Multimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterraren sustatzaileetako bat izan da. Ekainaren 30eko solasaldia gaiaz hausnartzeko beste aukera bat izango da.

Solasaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, UEUren Eibarko Ikastetxe Nagusian (Markeskoa). Bertan parte hartuko dute Julian Belokik, EITB irratietako Zuzendari ohiak; Iñaki Uriak, Hamaika telebistako Zuzendariak eta Txema Ramirez de la Piszinak, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietan irakasleak eta UEUkideak.

Sarrera irekia da, baina etortzeko asmoa baduzu, aurrez konfirmatzea eskertuko dugu (00 34 943 82 14 26).