Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Hezkuntzan murrizketarik ez!” esaldi entzunena Nafarroako kaleetan

Dokumentuaren akzioak

“Hezkuntzan murrizketarik ez!” esaldi entzunena Nafarroako kaleetan

2012/05/15 - unibertsitatea.net
Nafarroako Gobernuak murrizketak bertan behera utzi arte mobilizazio iraunkorrak iragarri dituzte Nafarroako irakasleek

Nafarroako hezkuntza sindikatuek hilaren 22rako deitu dute lehenengo greba eguna eta 29an eta 31n ere mobilizazio bana egingo dute. Hiru greba horiekin lortzen denaren arabera erabakiko dute hortik aurrera zer egin. Izan ere, greba mugagabea ez dute baztertu.

Irakasleen eskola orduen kopuruaren eta klase bakoitzeko umeen zenbakiaren igoerarengatik greba egingo dute Nafarroako irakasleek. Gobernuak erabaki dituen neurri hauekin 400-600 irakasle kaleratuko direla kalkulatu dute sindikatuek eta hori ekidin nahian irakasleek Nafarroako kaleak kolpatuko dituzte.

Nafarroako Unibertsitatetik kanpoko irakasleen batzarreko bederatzi sindikatuetatik zortzik egin dute bat greba deialdiarekin eta zer egin gaur erabakiko du Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak. Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek adierazi du prest dagoela grebak bertan behera utzi dezaten lan egiteko: "Proposamenak entzuteko prest gaude", esan du, baina gaineratu du krisi egoerak neurriak eskatzen dituela. Sindikatuen arabera, ordea, erabaki politikoa dira murrizketak; "ez dute defizita murriztuko" eta "eraso bidegabea dira".