Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Gugaz aurrera” programa atzera bota du Bilboko udalak

Dokumentuaren akzioak

“Gugaz aurrera” programa atzera bota du Bilboko udalak

2012/06/11 - unibertsitatea.net
500 ikasle Bilboko udalak eskaintzen zituen ikasketa errefortzu klaserik gabe geratu dira.

Hamahiru urte pasa dira “Gugaz aurrera” programa martxan jarri zutenetik. Bilboko udalbatzak bultzatu zuen behar bereziak zituzten familien umeei laguntza eskaini nahian. Ikasketa errefortzu klasetan zuen oinarri. 600 haur baino gehiago udalerriak ahalbidetutako ikastegietara bertaratzen ziren hezitzaile berezi batzuen eskutik euren ikasketa maila hobetzera. Aurten, ezinezkoa izango zaie eta ikasle horiek euren etxeetan geratu beharko dira.

Krisiak zenbait mozketa egitera behartuko gintuela jakin bagenekien, baina pentsa ezina zitzaigun murrizketak hain zorrotzak eta hezkuntza arloan izango litzatekeela. Iñaki Azkunak, Bilboko alkateak, hezkuntza zerbitzu honentzat eskainitako diru kopurua %83an murriztu du, 500 ikasle laguntza barik utziz. Erabakiak familia askoren haserrea piztu du eta bihar, 18:30etan Udaletxeko sarreran, kontzentrazioa egiteko deia zabaldu dute.

Bilboko udalak hezkuntza arloan egindako murrizketa, ez da bakarra. Izan ere, iaz “Jolastu parkean” programa alde batera utzi zuen. Uztailaren lehendabiziko hamabostaldia 3-12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako euskaraz jolasteko tailerrak antolatzen ziren Doña Casilda, Eskurtze, Zorrotza eta El Arenal-eko parkeetan. Honek 40.000 euroko kostea zuen. Kopuru altua diru kantitate handiak maneiatzera ohituta ez gaudenontzat baina gutxi 500 milioi euroko aurrekontua duen udaletxearentzat.

Gugaz aurrera programa oraindik martxan jarraitzen du Otxarkoaga eta Bilbao La Vieja auzoetan, baina noiz arte?