Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Genero perspektiba garapenerako kooperazioan” ikastaro sorta NUPen

Dokumentuaren akzioak

“Genero perspektiba garapenerako kooperazioan” ikastaro sorta NUPen

2012/02/22 - Unibertsitatea.net
Mugarik Gabe GKEak 12 urte daramatza NUPekin lankidetzan genero ikuspuntua kooperazioan lantzen.

Otsailaren 27tik martxoaren 8ra bitartean 9 saio egingo dira emakumeak lankidetzaren esparruan duen zeregina aztertuz. Besteak beste, NUPeko Gizarte Laneko Saileko bi irakaslek hitzaldi bana emango dute: "Iparra eta Hegoa, emakumeen aurkako indarkeria" Rut Iturbidek eta "Genero ikuspegia diagnostiko sozialetan" Blanca Fernándezek. Bestalde, Guatemalako emakume indigenen esperientzia baten berri ere emango da.

 

Ikastaroen helburu nagusiak:

  • Genero perspektiba Kooperazio munduan barneratzearen alde egitea, proiektuen fase guztietan emakumeak protagonista izan daitezen.

  • Proiektuaren zikloan, genero perspektibaren faseen edukiak zentratzea: Ezagutza, programazioa, jarraipen eta bilakaera.

  • GKEetako eta Administrazio Publikoetako teknikoei generoa eta kooperazioari buruzko formakuntza zorrotza bermatzea, beraien eguneroko lanerako erremintak erraztuz.

  • Erakunde ezberdinek genero perspektiba beraien egunerokoan barneratzeko ekimenak proposatzea, emakume eta gizonen arteko berdintasunerantz lanean jarraitzeko bide bezala.

 

Nori zuzenduta:

  • Garapen, kooperazio, plangintza, etabarren arlotan jarduten duten teknikariei eta boluntarioei.

  • Nazioarteko kooperazioan zein genero perspektiban esperientzia, formakuntza edota interesa duten pertsonei.

  • Aurreko ikastarotan parte hartu duten pertsonak, Lankidetza eta Garapenean genero ikuspuntuarekin birziklatu edo sakondu nahi dutenak.

 

Izen-ematea:

  • Epea: otsailaren 24ra arte

  • Prezioa: 15€ irasle eta langabetuentzat, bainontzekoentzat 30€

  • Non eta nola: egoitzan: Zapateria kalea 31, Iruñea. Telefonoz: 948210822. E-postaz: mugarik@nodo50.org

 

Ikastaroari buruzko informazio gehiago hemen.