Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia Bilbon

Dokumentuaren akzioak

“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia Bilbon

2017/02/15 - Unibertsitatea.net
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute jardunaldia otsailaren 22rako eta euskal hedabideen sektoreak behar duen aitortza eta egonkortasuna izango du helburu.

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta Euskaltzaindiak “Euskal hedabideak, itun bila” izeneko jardunaldia antolatu dute otsailaren 22rako. Antolatzaileen esanetan “hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean?”.

Horri erantzuten ahaleginduko dira Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan izango den jardunaldian eta "euskal hedabideen sektoreak behar duen aitortza eta egonkortasuna" izango ditu helburu. Sektorearen errealitatea, hedabideen funtzioa, kontzertazio eredu ezberdinak eta aurrera begirako planteamendua aztertuko dira.


EGITARAUA

09:15  Sarrera

Andres Urrutia euskaltzainburua

Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria

Alberto Barandiaran HEKIMENeko (Euskal Hedabideen Elkartea) zuzendaria

09:30 "Euskal hedabideen kartografia: zer, zenbat, non"

Libe Mimenza (Euskal Hedabideen Behategia)

10:15 "Zergatik dira garrantzitsuak euskal hedabideak XXI. Mendean?" Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitateko irakasleak)

11:15 Atsedena

11:45 "Diru laguntzetatik itunera: hainbat esperientzia". Ikastolen eredua, euskaltegien eredua, Frantziako irratien eredua.

12:45 "Esparru berria garai berrirako" Alberto Barandiaran (Hekimen)

13:30 Solasaldia eta itxiera