Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “English on Tuesdays”: ingelesez hitz egiteko egitasmoa

Dokumentuaren akzioak

“English on Tuesdays”: ingelesez hitz egiteko egitasmoa

2016/04/25 - Unibertsitatea.net
Ingelesez hitz egiten ikasi edo mintzamen-gaitasuna trebatu nahi baduzu, “English on Tuesdays” programan parte har dezakezu Deustuko Unibertsitatearen eskutik.

Astearteak dira ingelesez hitz egiteko eguna Bilborock-en. Bertan egiten dira "English on Tuesdays" saioak arratsaldeko 19:00etan.

Sarrera librea da, eta doakoa. Baldintza bakarra hauxe: ingelesez hitz egiteko gogoz gerturatzea bertara.

Deustuko Unibertsitatearen eta Bilboko Udalaren programa honetan, Erasmus bekei esker Bilbon bizi diren ingles hiztunak arituko dira dinamizatzaile lanetan. Euren helburua, dinamika atseginen bidez, ingelesezko mintzamena eta entzumena lantzea da. Antolatzaileen hitzetan, "gogoz hurbildu behar da ingelesez hitz egiteko, ezagutza partekatzeko, beste gazte batzuk ezagutzeko eta Erresuma Batua, AEB eta Australiako ikasleekin interakzioan aritzeko”.