Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa
Erabiltzailearen akzioak

“Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa

2016/01/18 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateak, jardunaldi publiko baten bidez, “Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa aurkeztuko du datorren ostegunean.
“Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa

ARGAZKIA: Deustuko Unibertsitatea

"Gatazka berezkoa da gizarteko eremu guztietan, eta bitartekotzaren bidez ebazpenak era berritzailean har ditzakete prozesuan inplikatutako agente guztiek", hala diote aurkezpenean.

Hori dela eta, Deustuko Unibertsitatean, "Bitartekotza, lan-forma berria" ikastaroa ezagutzera emateko, jardunaldi publikoa egingo dute datorren urtarrilaren 21ean.

Helburu argia dute: hausnarketarako espazio izatea jardunaldia, hain zuzen, lanbide horretan dauden lan aukerak ezagutzeko.

Honakoa da jardunaldiaren egitaraua:

  • 9:15-9:30 > Akreditazioak batzea.
  • 9:30-10:00 > Inaugurazio instituzionala. Victor Urcelay, Deustuko Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako eta Ekintzailetzako errektoreordea. Josu Erkoreka, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea.
  • 10:00-10:10 > La mediación como instrumento de innovación social para la resolución de conflictos. Garbiñe Henry. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria.
  • 10:10-10:30 > Competencias profesionales para ejercer la mediación. Elena Fernández Markaida. Adosteneko Presidentea eta Bizkaiko LGSko koordinatzailea.
  • 10:30-10:50 > Experiencia con la mediación desde su rol de Magistrada. Solasaldia María José Rua Potu Donostiako adingabeen epailearekin.
  • 10:50-11:00 > Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera.
  • 11:00- 11:30 > Kafea – Networking.

 

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: http://bit.ly/1ZvBpPp

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari