Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Big Data teknologiak gizartearen zerbitzura” jardunaldia
Erabiltzailearen akzioak

“Big Data teknologiak gizartearen zerbitzura” jardunaldia

2016/06/06 - Unibertsitatea.net
Datuen filtrazioaz zein datu masibo horien baliagarritasunaz arituko dira Deustuko Unibertsitateak antolatutako ekitaldian.

“Big Data teknologiak gizartearen zerbitzura” jardunaldia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kampuseko areto digitalean egingo da datorren ekainaren 9an, osteguna, goizeko 09:45etik 12:00etara bitartean.

Bertan, hitzaldi nagusian, Big Datak Panamako paperetan izandako rola aztertuko dute; izan ere, kazetaritzan inoiz izan den filtraziorik handienak jendartean etikari buruzko eztabaida sortu baitu.

Halaber, datuen eskuratze eta interpretatze prozesuan, datuak ateratzeko teknologiak zein lortutako ezagutza prozesatu eta ikusgarri egiteko sistemak ere erabili behar dira. Bide horretan, bigarren zatiko mahainguruan, prozesu horretan baliagarriak diren tresnen inguruan eta horien esplotazioaz arituko dira.

Interesa duen orok izena eman beharra dauka formulario honen bidez, 80 plaza baino ez baitituzte eskainiko.
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari