Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Aupa Pipol” EHUko Multimedia Komunikazio masterreko ikasle talde baten proposamena

Dokumentuaren akzioak

“Aupa Pipol” EHUko Multimedia Komunikazio masterreko ikasle talde baten proposamena

2012/01/31 - Unibertsitatea.net
EITB Multimedia Komunikazio masterreko ikasleak hirunaka taldean jardun dute transmedia proiektuak diseinatzen, eta gaur ari dira aurkezpenak egiten EITBren Bilboko egoitzan.

Aupa Pipol proiektu horietako bat da, Joseba, Cris eta Aketzek aurkeztutako mikro-saio sorta baterako proposamena. Bizpahiru minutuko bideoan, Gorka izeneko 26 urteko gazte bilbotarraren egunerokotasunaren berri ematen da modu bizian, musika indartsu eta erritmodun planoez lagunduta.

Frantzian, esaterako (Bref CANAL + katean, eta Norman Interneten), asko garatzen ari dira horrelako mikro-saioak bai telebistan eta baita Interneten ere, egileen esanetan.

Multimedia Komunikazio Master ofiziala Multimedian trebakuntza berezitua lortu nahi duten graduatu edo lizentziatu berriei, eta komunikabideetan lanean ibili eta birziklatzeko eta etengabe prestatzeko gogoa daukaten profesionalei zuzendua dagoen masterra da.