Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Arte Urbano” da Expresate 2012 lehiaketaren izena
Erabiltzailearen akzioak

“Arte Urbano” da Expresate 2012 lehiaketaren izena

2012/04/26 - unibertsitatea.net
70 inguru dira Nafarroako Unibertsitateak antolatu duen arte lehiaketa honetara aurkeztu diren gazteak. Margo-lanak, argazkiak eta bideo-lanak ikusgai daude gaur Civivox Iturraman.

70 artista baino gehiago parte hartu dute Nafarroako Unibertsitateak antolatutako lehiaketa honetan. Aurtengo edizioa kaleko artea du oinarri. Argazkiak, margoak eta mota desberdinetako bideoak dira aurkeztutako lanak eta lan horiek ikusgai egongo dira gaur Civivox Iturraman. Horrez gain, lan horien irabazlearen izena jakinaraziko da gaur 18:30etan unibertsitateko Gizarte Zientzien eraikinean.

Expresate 2012 lehiaketaren irabazlearen izena ezagutzeaz gain, Angel Sanchez Garro artistaren “La piel de los muros” bideo-lana ikusiko da. Bideo honetan, graffitien munduan aritzen diren pertsonen egunerokotasuna eta lana jorratzen da. Aurten aukeratutako gaia hain zuzen. Javier Manzanos, Huarte Arte Garaikidea Zentroko zuzendaria, aurkeztuko du Sanchez Garroren bideoa. Horren ostean, Jorge Latorre kultura eta ikus-entzunezko komunikazioen irakasleak bideratuko du “arte urbanoa” gai zentrala izango duen mahai ingurua. Saoka eta Zenta graffitigileak eta Javier Saturtun margolari eta eskultorea parte hartuko dute bertan.

Azkeneko honen lanak ikusgai egongo dira Gizarte Zientzietako fakultatean. 30 obra osatzen dute erakusketa, baina horietaz aparte Arkitektura Garaikidea II ikasgaiko ikasleek egindako lanak ikusiko dira.

Ekitaldia 2003.urtean sortu zen. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eta Ikus-entzunezko ikasle talde bati bururatu zitzaion. Helburua arte munduari bultzada ematea eta gazteen interesa piztea zen. Gaur egun, xede berdina du. Hala ere, askorentzat deigarriak diren bi sari banatzen dira; 1000 euroko lehengo saria eta 250 euroko bi bigarren sari.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari