Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskaran inbertitzen dugunak, askotan babes nahikorik gabe geratzen gara"
Erabiltzailearen akzioak

"Euskaran inbertitzen dugunak, askotan babes nahikorik gabe geratzen gara"

2015/02/04 - Unibertsitatea.net
UEUko zuzendaria den Iñaki Alegria Basque Research Gunearen itxieraz mintzatu da www.Unibertsitatea.net atarian duen blogean.

Joan den astean jazo zen gertaera, 2002an Elhuyarrek Euskal Herriko ikerketaren berri emateko ireki zuen gunea finantziazio ezagatik itxi behar izan zenu.

Duela 12 urte jarri zuen martxan Basque Research web orrialdea Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gune horren asmoa, Euskal Herrian gauzatzen ziren ikerketen berri ematea zen, baina laguntza faltak baliabidea desagertaraztea ekarri du.

Horren inguruan mintzatu da UEUko zuzendaria den Iñaki Alegria UEUren jarduera akademikoaz diharduen blogean, UEU365 izenekoan, hain justu. Bertan, jazotakoak aurretiaz zeuzkan kezka nagusi bi areagotu dizkiola aipatzen du.

Bata, administrazio publikoetatik egiten diren deialdien izaeraren kontura datorkio, IKT eta komunikazio arloan proiektu bat martxan jartzeko dirulaguntza lortzea erraza izan arren, egitasmoa garatu eta proiektua iraunkor izateko laguntzak lortzea “askoz zailagoa da, ia ezinezkoa” dela deritzo eta.

Bigarren kezka, ostera, Eusko Jaurlaritzak egin duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plan berriaren inguruan sortu zaio, I+Gren inbertsioak jaitsi egin baitutuzte. “Espainian baino gutxiago jaitsi izana ezin da aitzakia izan, arlo horretan inbertitu egin behar da aurrera aterako bagara” azaltzen du blogean.

Klikatu ondoko esaldian gaiaz gehiago sakontzeko: Basque Research gunearen itxiera dela-eta.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari