Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa

2016/04/12 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna" ikastaroa eskainiko du maiatzetik aurrera.

Kirol zein hezkuntza esparruko profesionalei zuzendutako ikastaroa maiatzaren 4an hasiko da eta lau asteazkenez luzatuko da. Antolatzaileen hitzetan, helburua kirol eta hezkuntzan ari direnen ohiko galderak erantzutea da: zeintzuk dira kontzeptu gakoak kirol-hezitzailean? Zer hartu behar da kontuan testuinguru kultur anitzetan? Zein irizpide nagusi eduki behar dira kontuan esku-hartzean?

Honako edukiak izango ditu ikastaroak:

  • Kirolaren paradigma hezitzaile eta parte-hartzailea: kirola denontzat.
  • Kulturarteko paradigma: parte-hartzaile etorkinekin esku-hartzea, kulturarteko konpetentzien garapena, egokitze prozesua, jarrerak, alderdi sozioekonomikoak, estereotipoen eta gatazkaren kudeaketa.
  • Esku-hartzearen oinarriak kulturarteko ikuspegitik kirol esparruan.

Metodologia parte-hartzailea eta praktikoa izango dela aurreratu dute eta apirilaren 29ra bitarteko epea dago izena emateko.

Eskola guztiak euskaraz izango dira Aretxabaletako campusean (maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean) arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara

Informazio gehiagorako:

  • Amelia Barquín (abarquin@mondragon.edu).
  • Izaskun Uribesalgo (iuribesalgo@mondragon.edu).
  • Telf.: 943 71 41 57
  • Eskuorria