Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2017ko RESER sarearen kongresua Bilbon izango da

Dokumentuaren akzioak

2017ko RESER sarearen kongresua Bilbon izango da

2016/10/05 - unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak aurkeztutako kandidatura onartu du Europa mailako zerbitzuen sektoreko ikertzaileen sareak

RESER (zerbitzu alorreko ikerkuntzen Europako elkartea) sarearen 2017ko kongresua Bilbon egingo da. Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak aurkeztutako kandidatura onartu baitute. RESER Europa mailako zerbitzuen sektoreko ikertzaileen bilgunea da, 177 ikertzailek eta 29 herrialdek osatzen dutena. Diziplina askotako profesionalak biltzen dira bertan. Ekonomia, ingenieritza, diseinua, soziologia zein management arlokoak.

1991tik urtero konferentziak antolatzen dituzte eta ikertzaileen aurrerapen garrantzitsuenak aurkezteko topagune bakarrik ez, ikerketa proiektu berriak martxan jartzeko leku ere bihurtu dira.