Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateko 2017/2018 ikasturteko mugikortasun-programetan izena-ematea zabalik

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateko 2017/2018 ikasturteko mugikortasun-programetan izena-ematea zabalik

2016/11/18 - unibertsitatea.net
Europako zein Europatik kanpoko beste unibertsitate batzuetan egonaldia egin nahi duten ikasleentzako azaroaren 23an izango da eskaerak aurkezteko azken eguna

Deustuko Unibertsitateko ikasleek mugikortasun-programa eskaintza zabala dute, seihilabeteko zein urtebeteko egonaldiak egiteko kanpoko beste unibertsitate batzuetan. Batez ere Erasmus+ programa aukeratzen dute ikasleek, baina gero eta gehiago dira Europatik kanpoko unibertsitateak aukeratzen dituztenak ere.

Bata zein bestea aukeratu, 2017/2018 ikasturterako mugikortasun-programetan parte hartu nahi dutenek datorren azaroaren 23 eguerdira arte izango dute eskaerak aurkezteko epea.