Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2014/2015 ikasturterako 40 irakasle kontratatzeko lehiaketa ireki du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

2014/2015 ikasturterako 40 irakasle kontratatzeko lehiaketa ireki du UPNA/NUPek

2014/05/12 - Unibertsitatea.net
Prozesu publikoan izen-ematea maiatzaren 19ra arte dago irekita, eta hautagaiak nahi beste postuetara aurkez daitezke dagokion dokumentazioa aurkeztuta.

UPNA/NUPek 40 irakasle kontratatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian datorren ikasturterako, hau da, 2014/2015 ikasturterako. Postuak jakintza arlo anitzekoak dira: esate baterako, automatika eta konputazioa, osasun-zientziak, ekonomia, fisika, enpresa kudeaketa eta soziologia.

Izen-ematea maiatzaren 19ra arte dago irekita, eta eskainitako lanpostu bakoitzerako baldintzak desberdinak dira. Nolanahi ere, hautagaiek plaza bat baino gehiagotara aurkez dezakete euren burua. Hori bai, postu bakoitzerako titulazio eta dokumentazio desberdina eskatzen da. Tartean, EGA Euskarazko Gaitasun Agiria edo baliokidea edota curriculuma.

Hautagaitzak UPNA/NUPen Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

(Iturria: UPNA/NUP)