Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matrikula 4 epetan ordaintzeko aukera izango dute UPNA/NUPeko ikasleek datorren ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

Matrikula 4 epetan ordaintzeko aukera izango dute UPNA/NUPeko ikasleek datorren ikasturtean

2013/07/15 - Unibertsitatea.net
Orain arte ordainketa bi epetan egiteko aukera zuten eta 2013/2014an aplikatuko den neurri berriarekin ikasleei eta hauen familiei gradu, master eta lehengo zikloetako titulazioak ordaintzeko erraztasunak ematea lortu nahi da.

UPNA/NUPeko ikasleek matrikula 4 epetan ordaintzeko aukerako izango dute datorren ikasturtean.

Orain arte ordainketa bi epetan egiteko aukera zuten eta 2013/2014an aplikatuko den neurri berriarekin ikasleei eta hauen familiei gradu, master eta lehengo zikloetako titulazioak ordaintzeko erraztasunak ematea lortu nahi da.

Honez gain, matrikula ordaintzeko baldintza bereziak dituen banku-finantzaketako formula berri bat ere sustatu du unibertsitateak. Honekin matrikularen zenbatekoa hamar hileko ordainketatan banatzeko aukera izango da zikloetan eta masterretan, eta bost hileko ordainketatan, graduen kasuan.

Informazio guztia UPNA/NUPen aurkituko duzu.