Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateko liburutegi berria 2008ko udaberrian zabalduko dute

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateko liburutegi berria 2008ko udaberrian zabalduko dute

2007/07/13 - Unibertsitatea.net
36 milioiko kostua izango du liburutegiak eta hezkuntzan eta ikerketan erreferente izatea lortu nahi dute.

Deustuko Unibertsitateak 2008ko udaberrian zabalduko ditu liburutegi berriko ateak.

Liburutegiak 10 solairu izango ditu eta Guggenheim museora orientatuta egongo da. Diseinua, Rafael Moneok egingo du.

Proiektuaren kostua 36 milioitakoa izango da eta aurrera egiteko hiru erakunderen laguntza du oraingoz,  Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Banco Santander.