Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 137 ekarpen jaso dira #ikergazte2017 kongresurako

Dokumentuaren akzioak

137 ekarpen jaso dira #ikergazte2017 kongresurako

2017/03/01 - unibertsitatea.net
Ikerlanak ebaluatzaile talde batek jasoko ditu aztertzeko eta egileek martxoaren 22rako jakingo dute euren lana kongresuan aurkeztuko duten ala ez. Onartutakoek apirilaren 10era arteko epea izango dute moldaketak egiteko. Kongresuan matrikulatzeko epea ere irekita dago dagoeneko.

Beste behin ere arrakasta izan du IkerGazte kongresuak. Beharrizana dagoen seinale. Hainbat alorretako 137 ekarpen jaso baitira azkenerako. Lehenengo edizioaren pare. Aurkeztutako lan guztiak ebaluatzaile talde baten esku jarriko dira orain eta egileek martxoaren 22rako jakingo dute euren lana maiatzaren  kongresuan (maiatzaren 10, 11 eta 12an Iruñean) aurkeztuko duten ala ez. Onartutakoek apirilaren 10era arteko epea izango dute azken moldaketak egiteko.

Kongresuan izena emateko epea ere zabalik dago dagoeneko. Gaur hasi eta apirilaren 30era arte izango da irekita. Hala ere, kasu askotan kopuru mugatuak direnez, komeni da azken momenturako ez uztea. Gogoratu diru laguntzak ere izango direla matrikulazioa ordaintzeko.

Zer sartzen da izen ematearen prezioan?

  • 3 egunetarako matrikula
  • Aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen da)
  • 3 egunetako kafeak
  • 2 egunetako bazkariak (luntxa)
  • Osteguneko afaria
  • Saio osagarrietan parte hartzea
  • Bi gau eta bi gosari, matrikulatzean eskatua, eta 50 plaza bete arte Katedral aterpetxean (beste hotel batzuetarako prezio bereziak lotzen ari gara, ikusi Informazio Orokorra atala.)
  • UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2017an zehar, ikusi UEUkideen abantailak.